Sábado, 9 de junio de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

ATAUN
ATAUN / Ataun San Martin txirrindulari proba bihar goizean burutuko da
Euskaldun Txapelketako puntuagarria da proba hau, elite, sub 23 eta afizionatuentzat Goizeko 9:30ean burutuko da irteera San Martingo plazatik
ATAUN / Ataun San Martin txirrindulari proba bihar goizean burutuko da
Sergio de Lis donostiarra, iazko podiumean.
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ATAUN. DV. Bihar igandea, goizeko 9:30ean, jarriko da martxan San Martingo plazatik,urteroko Txirrindulari Proba. Aurtengoak 43. edizioa betetzen du, eta beti bezala Elite eta 23 urtez azpiko afizionatuentzat dago deitua, Euskaldun Txapelketako puntuagarria den proba hau.

Ibilbidean, gutxi izan arren bada aldaketa txiki bat aurtengo edizio honetan, Alegiko buelta bakarra egingo denez, Lazkaotik itzulera bat gehiago egingo dute probaren hasieran. Igo beharreko mendateak, berriz, betikoak izango dira: Urkillagako gaina bi aldiz, lehendabizikoz 11:15ean eta bigarrenekoz 11:50 inguruan. Hemendik Olaberriako gainera abiatuko dira, gero handik helmugara etortzeko. Lehenengo txirrindularia 12:20 inguruan iritsiko dela aurreikusten dute antoaltzaileek.

Proba honen antolatzailea Agauntza Kirol Elkartea izango da, Ataungo Udalaren babesarekin.

Herriartekoan finalerdiak

Gaur larunbata, arratsaldeko 6:00etan hasita Auzoeta Pilotalekuan, beste kirol zita garrantzitsu bat izango da ikusgai, Herriartekoan (Interpueblos), historian lehen aldiz, Ataungo pilotariak finalerdietan neurtzeko aukera izango dutelako.

Norgehiagoka hau Arrasateko pilotarien kontra izango da. Ataungo bikoteak ondorengo hauek: Kadete mailan Mikel Arratibel eta Ibai Arratibel; jubeniletan Jon Arratibel eta Jon Ander Albisu eta seniorretan Rafa Zubizarreta eta Iraitz Goikoetxea.

Finalerdietako lehen neurketa hau ondo gainditzeak asko lagunduko lieke bueltan Arrasate aldera inguratzeko. Beraz, herritarrok beraien alboan animoak ematen izatea oso garrantzitsua izango da, txapelketako finalera iristea nahi badugu.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS