URRETXU. DV. Goierriko Mendi saila, ekainak 16-17 astebukaerako mendi irteera bat prestatu du Kantabriko Saja - Besaya Parke Naturalera, ibilaldia hau izango delarik: larunbatean, Barcena Pie de Concha, Cueto Navajos (1.064 m.), Obios (1.223 m.), Mozorguero lepoa (1.024m:) eta Barcena Mayor igoko dituzte. Igandean, Puente Pumar, Piedra Inca Lepoa (1.548 m.), Cueto de la Concilla(1.922 m.), Las Concillucas (1.817 m.), Collada de Fonfria (1.309 m.) eta Mina del Lapiz, Saja.
Txangoen iraupenak, 6 ordukoak izango dira gutxi gorabehera. Irteerako mapa, argazki, prefilak eta apuntatzeko zerrenda orria Goierri K.E..-an jarrita daude.
Irteera ekainaren 16an, goizeko 7etan izango da Goierri K.E.-ren aurretik. Informazio gehiago www.goierrike.net web orrialdean eskura daiteke.
Aterpean plazak mugatuak direnez, ahal dan azkarren izena ematea komeni da. Apuntazeko epea ekainak 10a arte izango da. Informazioa gehiago, mapak, etab. Goierri K.E.ren egoitzan.