Domingo, 27 de mayo de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

GETARIA
GETARIA / Euskal Jaiaren ospakizuna Getarian
GETARIA / Euskal Jaiaren ospakizuna Getarian
Trikitilari Gazteen Getariako VIII. Txapelketako irabazleak, Mirari Azkune eta Zaloa Zenarruzabeitia. [A.M.]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

GETARIA. DV. Festa giroa nagusitu zen atzo Getarian, udalak Euskal Jai Egunerako prestatutako egitaraua goizetik iluntzera arte luzatu zelarik. Bertan musika, dantza, haurrei zuzendutako ekitaldiak eta arrauna nagusitu ziren atzo. Guzti horien artean Trikitilari Gazteen Getariako VIII: Txapelketa ospatu zen arratsaldean udal aretoan, bertan Bizkaitik etorritako Mirari Azkunek eta Zaloa Zenarruzabeitiak osaturiko bikotea garaile izan zelarik, Etxebarriakoak biak. Guztira 4 bikotek parte hartu zuten txapelketan Donostia, Andoain, Billabona, Azpeitia eta Etxebarriatik etorriak.

Azkenean eguraldiak lagundu ez zuen arren, asko izan ziren festan partehartzera animatu ziren herritarrak. Eguna euritsua izan arren, euriak tartea eman zuen eta ateri samar mantendu zen egun guztian zehar..

Baina festa ez zen atzokoarekin amaitu. Atzo arratsaldean klasifikatoriak jokatu ostean, gaur goizean Trainerillen Euskadiko Txapelketa jokatuko da Getariako uretan. Eta gaur arratsaldean ere, haurrentzat herri kirolen olimpiada izango da frontoian, eta jarraian txokolatada egingo da, honekin amaiera jarriko zaiolarik Udalak prestatutako Euskal Astearen egitarauari.

Euskal Jaia Gaztelekuan

Herriko Gaglo Gaztelekuan ere gaur egingo dute beren Euskal Jaia, gazte askok partehartuko duelarik. 40 bat lagunek eman dute izena gaur Gaztelekuan egingo den bazkarirako, nahiz eta gehiagok partehartzea espero den. Bertan jaia goizeko 10:30etan hasiko da, goiz eta arratsaldez luzatuz. Festa egitarauaren barruan goizean euskal musika eta dantzak, eguerdian bazkaria Gaztelekuan bertan eta arratsaldean mus txapelketa izango dira. Festa 19:00etan amaitu ostean, 19:30etan itxiko da Gaztelekua.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS