Viernes, 25 de mayo de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

USURBIL
USURBIL / Udalak herritarren nahiak bideratzen jakin behar duela uste du Aralarrek
Lontxo Zubiria da Aralarren zerrendaburua udal hauteskundetan
USURBIL / Udalak herritarren nahiak bideratzen jakin behar duela uste du Aralarrek
Lontxo Zubiria Aralarreko alkategaia eta Rebeka Ubera. [J. ARANBERRI]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

USURBIL. DV. Aralar alderdiak bere hautagaiak aurkeztu ditu 2007ko udal hauteskundeetarako. Azken legegintzaldian ez du ordezkaririk izan udalean, orduan ez baitzuten zerrendarik aurkeztu, baina oraingo honetan Lontxo Zubiria zerrendaburu dutela aurkeztu dira. Pasa den larunbatean egin zuten Udarregin beren hautagaitzaren aurkezpena. Lontxo Zubiria, Eustakio Arrojeria eta Joxe Ramon Furundarena lehen hiru zerrendakideek aurkeztu zituzten Aralarren legegintzaldi berrirako egitasmoak.

Aralarrekoen esanetan Orain dela lau urte Batasunari zegozkion 5 zinegotziek kargua hartu ezin izanak horrek asko baldintzatu du udaleko lana azken lau urteetan. «Egoera horretan EA-k beste era batera bideratu zezakeen arazoa. Kritika zorrotzak luzatu dizkiote elkarri eta irainak ere izan dira komunikabideetan. Aralarretik errespetuzko eta besteen iritzienganako begirunezko jarrerak errekuperatzeko lan egingo dugu».

Azken lau urteetanko balantzeari dagokionez, «etxebizitzen arloan etxebizitza berriak egiten ari dira baina babes ofizialekoak oraindik ez. Martxan dagoen etxebizitza berrien proiektu erraldoia berraztertu eta beharren arabera orekatu behar da. Ez da alokairu sistema sustatu. Ez zaigu batere gustatu autobusaren geltokia non jarri duten. Auzoen artean oinez edota bizikletaz hobe komunikatzeko pausorik ez da eman. Ez dugu onartzen errausketa planta Usurbildik gertu, eta ez dugu onartzen beste inon. Badaude herri hondakinentzako bestelako alternatibak».

Egitarau kulturala sendotu

Beste gaiei helduta, «hezkuntzari dagokionez aurrerapausoak eman dira ikastolaren espazioa handitzeko baina oraindik ere gehiago egin beharko da. Haurtzaindegiaren arazoa bideratu da. Euskara arloan aurrerapausoak eman dira, ezagutza eta erabilera goraka ari dira azken urteetan baina lanean jarraitu behar da. Egitarau kulturala sendotu eta aberastu egin behar da eta gazteentzat, berriz, ez da ezer egin. Jubilatuentzako egoitza berria ari dira eraikitzen. Bertako ekintza ezberdinak sustatu beharko dira».

Aurrez aipatutakoaz gain, Aralarrek datozen urteetan bere ekarpenak egin ditzakeela uste dute. «errespetuzko elkarbizitzaren aldeko lanean, auzo guztie- tako herritarren partehartzea- ren eta lankidetzaren garapenean, kulturan eta gizarte arloan. Jakina, beste arloak ere zainduko ditugu». Usurbilen etorkizunari dagokionez, berriz, etxebizitza-politikaz eta errauskailuaz kezkatuta daude. «Donostian etxebizitzak oso garestiak direnez, jendea inguruko herrietara etortzen da. Gure erronka da Usurbilen emango den etxebizitzen eraikuntza, lehen-lehenik bertakoen mesederako izatea eta edozein dela ere bakoitzaren diru-sarrera, aukera izatea etxebizitza bat edukitzeko, bai babes ofizialekoa, bai alokairuan, bai beste eratakoa. Kanpotik datozkigunak ere eroso sentitu daitezela lortu behar dugu, eskoletan, parkeetan, komertzioetan, bizitza soziokulturalean parte aktiboa har dezatela. Erraustegiak kezka handia sortu du herritarrongan. Erabiltzen duen teknologiak gai toxikoak sortzen ditu airean eta erre ondoren uzten dituen hautsetan. Usurbildarron osasunean izan dezakeen eraginak asko kezkatzen gaitu eta lehen esan bezala badaude beste alternatibak».

Elkarbizitza paketsua

Hala ere abditzute beste kezkabatzuek ere. «Elkarbizitza pake-tsu bat lortzeko pausuak eman behar ditugu. Ideia guztiak defenditu ahal izango diren herria nahi dugu, mehatxurik gabe, aukera guztientzako ateak irekiz. Udalak herritarren nahiak bideratzen jakin behar du, herritarrekin lankidetzan hartu erabakiak».

Azken finean, udalean sarrera izatea da Aralarko kideen asmoa, «lankidetza sustatzea eta gure ideiekin bat datozen erabakiak bultzatzea».

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS