GETARIA. DV. Getariako EAJ-PNV alderdiak hauteskunde kanpañaren balantzea egin du, esanez, «alderdiak zerbait garbi bazuen, kanpainan inorekin ez sartzeaz gain, landutako programa herritarei ahalik eta ondoen azaldu behar zitzaiola» zela. Hala ere, azken 15 egunotan Aralar alderdiak PNVrekin sartzea beste lanik ez duela izan gaineratu dute, «haien ustez ez baitugu lau urte hauetan ezertxo ere egin, edo zerbait egitekotan dena gaizki». Zentzu honetan, Aralarrei erantzunez, beren balantzea inon ez dutela irakurri eta «ez dela onargarria legealdi erdia herritarrengandik urrun egon eta lau urte bertan lanean egon direnei ezer ez dutela egin esatea» gaineratzen du EAJ alderdiak bere oharrean. Ezenarro Gasteizera begira dagoela eta «jakin dezala besteei lekua egiten berak bete ezin duenean» aholkatzen diote.
Iparrakoei, berriz, «ilegalizatuta egotearen errua EAJri botatzea, herriari zer esan ez jakitearen ondorio dela» erantzuten diete. Gainera, ANVk eskatu bezala erakundeak ez osatzea, herritarren botoak ezerezean uztea litzatekela diote, herriarekin ez dela jolastu behar gaineratuz.