Domingo, 13 de mayo de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

COSTA UROLA
Kultur ekitaldiz josita dator Iraurgi Ikastetxean bihar abiatuko den Euskal Astea
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

AZPEITIA. DV. Aste berezia izango dute bihar hasiko dena Iraurgi Ikastetxean. Azken urteetan bezala, aurten ere Euskal Astea ospatuko dute bertan, eta ostirala bitartean ekintza ugari izango dituzte maila ezberdinetako ikasleek. Kultur ekintzak nagusi izango dira: idazle eta bertsolarien bisitak, ipuin kontaketak, txotxongilo eta antzerki emanaldiak... Batzuetan ikasleak ikusentzule izango dira, eta besteetan protagonista.

Bihar, asteari hasiera emanez, 9:00etan soinujoleen kalejira eta Rokitxo maskotaren bisita izango dute. Ondoren, 9:15etatik aurrera LHko 5. mailakoek Iñaki Zubeldia idazlearekin solasaldia izango dute, eta HHkoek Lupe Lekuona ipuin kontalariaren saioa 9:30etan. Arratsaldean, ikasle talde bat Azkoitiko Floreaga Ikastetxera joango da emanaldia egitera (antzerkia, bertsoak eta abestiak). DBHko 1. mailakoek, berriz, Oliver Twist pelikula ikusiko dute.

Estreinekoa bezala, hurrengo egunak ere kultur eta aisialdi ekitaldiz josita egongo dira. Asteartean txikienak Trenaren Museora joango dira goizean eta egunean zehar ikastetxera hurbilduko dira Pello Añorga ipuin kontalaria, Enkarni Genua txotxongilozalea eta Aitor Arana idazlea; asteazkenean Alaitz Zubimendi marrazkilaria eta Iñaki Friera idazlea izango dituzte gonbidatuak, eta astelehenean Floreagan egin bezala, Ikasberri Azpeitiko Ikastolan emanaldia izango dute hainbat ikaslek; ostegunean Alaitz Olaizola eta Gurutze Eizmendi antzerkizaleak eta Jokin Uranga, Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertsolariak izango dira Iraurgin; eta ostiralean festa giroan bukatuko dute astea, herri kirolekin, jolasekin eta zozketekin.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS