IDIAZABAL. DV. Areto futboleko hiru taldek jokatuko dute gaur. Idiazabalgo K.E. neskek 21:30ean Zaldibiaren aurka Zelaako kiroldegian; Idiazabalgo Gorrotxategiko mutilek21:00etan Euromar Kafetegiaren aurka Zarauzko kiroldegian; eta Idiazabalgo Garabiko Bko neskek 20:30ean Laskorainen aurka Tolosako kiroldegian. Idiazabalgo Garabi Ako neskek, berriz, Altzakoak taldearen aurka jokatuko dute Zelaan.
Pasa den asteburuan lau taldek jokatu zuten eta bik bakarrik irabazi: Idiazabalgo Gorrotxategiko mutilek 5-2 irabazi zuten Donostiako taldearen aurka, eta Idiazabalgo K.E.ko neskek, berriz, 4-0, Donostian jokatutako partidan.