Viernes, 11 de mayo de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

ATAUN
ATAUN / Akaitz Txiki kobazulora ibilaldi tematikoa igandean
ATAUN / Akaitz Txiki kobazulora ibilaldi tematikoa igandean
Lizarrusti Parketxeak antolatutako irteeretako bat. [MUNDUATE]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ATAUN. DV. Igande goiz honetarako antolatu du Lizarrustiko Parketxeak, ibilaldi tematikoen inguruko irteera berri bat. Oraingoan Akaitz Tiki kobazulora irtengo dira, bertako indusketen eta leize barruko berezitasunen inguruan zenbait datu jakingarri azaltzera, hain zuzen ere. Bertan izango da Felix Ugarte espeleologoa, argibideak eman eta galderei erantzuteko. Irteera, Lizarrustiko Parketxea obretan dagoelako, San Gregorioko plazatik abiatuko da igande goizeko 9:00etan. Ibilaldia goizpartekoa izango da.

Bertan parte hartu nahi duenak, komeni da izena aurrez ematea, 943-180 285 edo 690 055 892 telefono zenbakietara deituz, beharrezko diren argibide eta gal- dekizunak jakitea komenigarri delako.

Herriartekoan aurrera

Pasa den asteburuan Herriarteko- Interpueblos pilota txapelketan Eskoriatzako taldea berriro mendean hartu ondoren, Ataungo taldeak aurrera egin du klasifikatorian.

Hurrengo neurketa gaur jokatuko dute Usurbilen, arratsaldeko 19:30etan, bertako hiru bikoteen kontra.

Pilotako berriekin jarraituz esan, martxan jartzera doala Ataungo IX. Kirol txapelketak 2007, eskuz, palaz, frontenis eta tenis modalidatetan. Partidak, astean zehar arratsaldetan eta larunbat eta igandetan goizetan jokatuko dira. Parte-hartzaileak 14 urtetik gorakoa izan beharko du, eta izen ematea maiatzak 16 baino lehen egin behar da Auzoeta Kiroldegian bertan edota 943-180 384 telefonora deituz.

Karteldegia

Asteburu honetan Herri Antzokian jarriko den filma Diario de un escándalo izenburua duena izango da.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS