ZALDIBIA. DV. Goierriko ehiza eta arrantzako hainbat elkartek antolaturik, Goierriko Haurrentzako I. Arrantza Lehiaketa egingo da Arkakako Arrantza Eskolan (Zaldibia). Maiatzaren 12an eta 13an izango da lehiaketa, honela banaturik: hilaren 12an parte hartuko dute: 1995tik 2000ra bitartean jaiotakoek; hilaren 13, berriz, 1993 eta 1994an jaiotakoek. Goizeko 9:00etan hasiko da lehiketa.
Arkakara non etorririk ez dutenetzat, Ordiziako Azari elkarteak egingo ditu horretarako bideak, baina goizeko 8:15enerako bere lokal aurrean beharko dute.
Bide batez, ume guztiak animatu nahi ditu izena eman dezaten. Ordiziaziko Otegi Arma-dendan egin dezakete hori.
Azkenik, gogorazten du federatu-lizentzia behar dela parte hartu ahal itzateko. Lizentziarik ez daukatenek lehiaketako egun berean atera ahal izango dute; horrtarako, jarri harremanetan antolatzaileekin.