Martes, 8 de mayo de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

VILLABONA
VILLABONA / Amasa-Villabonako erretratu zaharrak liburuaren aurkezpena
VILLABONA / Amasa-Villabonako erretratu zaharrak liburuaren aurkezpena
1933 urteko Santa Zezilia egunean musika bandari ateratako argazkia agertzen da.
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

VILLABONA DV. Datorren maiatzaren 11n, ostiralarekin, Amasa-Villabonako Erretratu zaharrak liburuaren aurkezpena izango da Gurea antzokian, arratsaldeko 19:30etan hasita. Aurrez Beterri-Aiztondokoa eta Urnietakoa kaleratu ziren eta Amasa-Villabonakoa, bildumako hirugarren zenbakia izango da.

504 orrialde izango ditu liburuak eta ia 400 argazki jasotzeaz gain, antzinako amasar eta villabonatarren izen deiturak ere biltzen ditu. Era berean, Amasa eta Villabonako bazterrak eta ohiturak ezagutzeko aukera ere eskaintzen du. Liburua osatzen lagundu duten informatzaileen ahotik jasotako hamaika pasadizo eta aipamen ere ez da falta orriotan. Liburua osatzen Amasa eta Villabonako 100 herritar baino gehiagok lagundu du. 2004ko azaroan hasita, Lumane bilduma osatu genuen hilabetez hilabete, 20 aldizkari monografikoren bidez. Amasa eta Villabonako historia garai hura bizi izan zuten herritarren ahotik jaso eta paperean idatzita uztea izan zen helburua. Adierazpenak biltzeaz gain, erretratu zaharrekin osatu genuen zenbaki bakoitza.

Etxe eta baserrietan material asko eta aberatsa zegoela ikusita, argazki haiek liburu itxuran bildu eta kaleratzea erabaki genuen eta Amasa nahiz Villabonaren aldaketa jaso dute. Antzina, oso antzinako argazkiak dira ia denak, baina berrixeagoak ere biltzen dira atalen batzuetan.

Hamar kapituluak

Hamar kapittulutan banatu da liburua, horrelaxe: 1- Ikuspegiak: Amasa eta Villabonako herriaren nahiz eraikuntzen ikuspegiak. 2- Herritarrak: Familiako kideak, aiton-amonak, anai-arrebak..3- Eskola: Amasa eta Villabonako ikastetxeetako ikasleak, eskolatik egindako irteerak...4- Erlijioa: Prozesioak, jaunartzeak, ezkontzak, txangoak, elizkizunak...5- Bizimodua: Amasar eta villabonatarren eguneroko bizitza antzinan

6- Gizartea: Testuinguru historiko eta politikoa.7- Jai-giroa: Santioak, Samartiñak, Eguberriak, folklorea oro har. 8- Lagunartea: Bazkal ondorenak, bilkurak, lagun giroan ateratako argazkiak...9- Kirola: Errebotea, pilota, arrauna, herri kirolak, txirrindularitza, futbola, mendia. 10- Atzerrian: Amasar eta villabonatarrak kanpoko lurretan.

Aurkezpenean Villabonako alkate Bakartxo Tejeriak, Larramendi Bazkuneko lehendakari Jon Unanuek eta liburuaren egile Ainhoa Arotzenak hartuko dute hitza. Baina liburuaren sortze prozesuaren nondik norakoak entzuteaz gain, Gureako pantailan irudiak ikusteko aukera ere izango da.

Liburua aurkezpenaren ondoren salgai jarriko da Gureako sarreran. Aiurri aldizkariaren harpidedunentzat 25 eurotan. Larramendi Bazkuneko bazkideentzat 20 eurotan. Gainerako guztientzat 30eurotan.

Aurkezpena eta gero, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo hainbat saltokitan nahiz Larramendi Bazkuneko bulegoetan jarriko da salgai.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS