 Txirrindulari gazteak irteera puntuan, lasterketari ekiteko prest. [A.G.] |
|
Imprimir Enviar |
|
| LANGAURRE PROBA |
Partehartzaileak:
Andoaindik Ordiziara bitarteko txirrindulari gazteak: 23 alebin eta 16 infantil
Ibilbidea:
Larraitz auzotik abiatu, Etxe-Txuri baserri ondotik Fabrensara heldu, eta bueltan Larraitz Auzora. Alebinek 5 bira zirkuituari; infantilek, berriz, 12 bira.
SAILKAPENA
Alebinak:
Lehen postuan: Ander Alonso, Caja Rural taldekoa.
Bigarren postuan: Andoni Alustiza, Caja Rural taldekoa.
Hirugarren postuan: Unai Goikoetxea, Caja Rural taldeakoa.
Lehenengo neska: Maria Ibañez, Caja Rural taldekoa.
Herriko lehena: Xabier Contreras, Belca taldekoa.
Infantilak:
Lehen postuan: Alex Goiona, Belca taldekoa.
Bigarren postuan: Jokin Sarasola, Caja Rural taldekoa.
Hirugarren postuan: Imanol Iraola, Andoaingo taldekoa.
Lehenengo neska: Irene Usabiaga, Caja Rural taldekoa. |
|
|
|

|
ALEGIA. DV. Txirrindulari gazteek ez zuten nahi ordurako entzun irteerako txilibitua. Lazkaoko lasterketa pasatzekoa zela eta itxaron egin behar, ondoren ibilbidean gaizki aparkatuta zegoen auto bat,... Baina tira, hala ere probaren hasiera ez zen gehiegi atzeratu eta arazorik gabe burutu zen lasterketa.
Lehen aldiz antolatu zen Alegian txirrindulari infantil eta alebinentzako Langaurre Proba. Bertako Langaurre Txirrindulari taldeak antolatu zuen eta Andoaindik Ordiziara bitarteko txirrindularitza eskoletako alebin eta infantilek hartu zuten bertan parte. Javier Goenaga antolakuntzako kideak eman zizkigun probaren inguruko xehetasunak. "Zirkuitu itxia antolatu dugu herrian bertan, adin hauetako txirrindulariek ezin baitute errepidera atera". Anoetan eta Tolosan ere egitekoak dira atzokoaren antzeko probak.
Ibilbidea
Atzoko probarako antolatutako zirkuituak Larraitz Auzoan zuen irteera puntua. Handik abiatuta, eskolen parean Etxe-Txuri baserrira doan bidetik jarraitu zuten, bertatik Fabrensako industrialderaino iritsi eta handik bueltan Larraitz Auzora itzuli ziren, helmugara.
Alebinak izan ziren lehenak irteten. 23 txirrindulari gazte bildu ziren irteera puntuan, eta zirkuituari 5 bira eman behar izan zizkioten. Azkenean, Ander Alonso Caja Rural taldeko txirrindularia izan zen helmugara iristen lehena. Honen atzetik heldu ziren Andoni Alustiza eta Unai Goikoetxea, hauek ere Caja Rural taldekoak, eta alebinen artean lehenengo sailkatu zen neska Maria Ibañez izan zen, aurrekoen talde berekoa hau ere.
Eta alebinek euren lana amaitu ondoren, infantilak gerturatu ziren irteera puntura. 16 txirrindularik hartu zuten parte maila honetan, eta hauek, aurrekoak baino nagusiagoak izaki, 12 bira eman behar izan zizkioten zirkuituari. Probaren amaieran, Belca taldeko Alex Goiona izan zen azkarrena, Caja Rural taldeko Jokin Sarasola iritsi zen bigarren, eta Andoaingo taldeko Imanol Iraola hirugarren. Infantiletan, neskarik azkarrena Irene Usabiaga izan zen, Caja Rural taldekoa.
Azkenik aipatu, Xabier Contreras alegiarrak herriko txirrindularirik azkarrenaren saria jaso zuela, gainontzeko irabazleekin batera.