BERASTEGI. DV. Hilaren 20ean izango da Basurde elkarteak antoaltu duen XV. Ibilaldi neurtua. Goizeko 07:00etan aterako da herriko enparantzan eta 6-8 orduko iraupena izango du. Ibilbidean zehar 5 kontrol eta 3 zerbitzu leku egongo dira. Partaide guztiei diploma emango diete, besteak beste.
Kafe-solasaldia
Ulipe Pastoral Barrutiko gurasoentzat bereiziki, Kafe-solasaldia antolatu da larunbaterako. Solasaldia, Joseba Urkiolak (psikologoa eta Elizbarrutiak fa-milientzako duen COF-Aholku etxeko kidea) irekiko du. Bertan jorratuko den gaia, 'Gure haur eta gaztetxoak baloreetan hezi'. Ondoren, kafetxo baten inguruan, ja-rraituko du topaketak, esperientzi edo kezkaz baliatuz. Berastegiko parroki-etxea izango da topagune arratsaldeko 4etan izango da.