LEGAZPI. DV. Gorritik ez zuen hutsik egin, eta atzo ere benetako ikuskizuna eskaini zuen plazan bere animaliekin. Jaietako programan ekitaldi hau 1:30erako iragartzen bazen ere, 12:30 aldera hasi zen, kapela-dantza amaitu eta gero. Horregatik hurbildu zen hain partaide eta publiko gutxi bertara. Dena dela, minutuak aurrera zihoazen heinean, plaza betetzen joan zen.
Ikuskizunari hasiera eta amaiera emateko, Gorritik zalditxoak eta astakumea atera zituen. Tartean, basurde eta txerrikumeek, oliarrek eta zezen- txoek haur eta gaztetxoei une alai eta batzuetan 'arriskutsuak' ere biziarazi zizkieten.
Azpimarragarria izan zen jertseak eta txamarrak kapote gisa hartuta, zezentxoei aurre egiten ausartu ziren Legazpiko torero gazteak.