Sábado, 5 de mayo de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

EZKIO-ITSASO
EZKIO-ITSASO / Ezkio auzoko San Migel jaiak txupinazoarekin hasi ziren atzo
Gaurkorako, besteak beste, pintxo lehiaketa eta txirrinduz egingo den igoera prestatu dira
EZKIO-ITSASO / Ezkio auzoko San Migel jaiak txupinazoarekin  hasi ziren atzo
Lagunartean bota zuten atzo arratsaldean jaiei hasiera ematen dien txupinazoa. [M. GALILEA]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

EZKIO-ITSASO. DV. Atzo arratsaldeko 6etan hasi ziren Ezkio auzoko San Migel jaiak txupinazoarekin. Ez dago ohitura handia honekin baina hala ere lagun artean eta giro onean eman zioten hasiera jai hauei.

Hau bota eta arratsaldean zehar gauerako dena prestatzen aritu ziren auzoko gazteak. Gaueko 10:30ean jo behar zuten taldeak ailegatu eta dena muntatzen hasi ziren. Horrela, Eutanasia eta Sarkor talde gernikarrak egon ziren Ezkion atzo gaueko giroa alaituz.

Baina gaur larunbata da eta bihar gertatuko den bezala ekintza ugari antolatu dituzte auzotarrek. Hasteko, goizean Gastronomi Lehiaketa egongo da, oraingoan etxetik pintxoak ekarriko dituztelarik parte-hartzaileek, besteetan ez bezala, tortila izaten baitzen plater nagusia. Hau amaitu eta jarraian Bazkari Herrikoia ospatuko dute frontoian.

Arratsaldean, berriz, gaztetxoentzako zuzendutako ekintza ugari aurkituko ditugu. 16:30ean hasita, hauentzako Ezkiora txirrindu igoera egongo da, bakoitzak bere txirringa eta kaskoa eramango dutelarik; auzora heldu eta haur jolasak hasiko dira. Arratsaldeko 5etan Mus Txapelketari ekingo zaio eta gaueko bederatzietatik aurrera, herri afariarekin amaituko dute eguna, Lurtxundio eta Izer trikitilariak ere bertan egongo direlarik Ezkio auzoan sortuko den giroa alaitzeko.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS