Viernes, 4 de mayo de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

OREXA
OREXA / Primerako segalariak eta pintxoak atzo Orexan
OREXA / Primerako segalariak eta pintxoak atzo Orexan
Eliz dorretik udaletxeko balkoiraino jaitsi zuten orexarrek oilarra jaiei hasiera emanez. Aurtengoan benetazko oilarra izan zuten. [BELAUNTZARAN]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

OREXA. DV. Tolosaldeko lehen jaiak dira Orexako Santa Krutzak eta ohi den modura, atzokoan orexarrek hasiera eman zieten aurtengo festei. Eguerdi partean herritarrak plaza inguruan elkartu ziren bertan, eliz dorretik udaletxeko balkoira jaitsi baitzen oilarra.

Aurtengoan benetazko oilarra izan zuten protagonista jaietako egun handian segalari eta pintxoekin batera. Asier, Juanito, Martin, Arantxa, Jesus Mari eta Arantxa segalariak, herriko emakume eta gizonak, izan ziren kontsu ondoko belazean neurtu ziren nor baino nor. Ondoren, indarrak berreskuratzeko Orixe elkartean beste herritarrekin pintxo dastaketan indarrak berreskuratu zituzten.

Gaur, jaiekin jarrituz sardin jatea egingo dute orexarrek eta bihar berriz, 21:00etan herri afaria eta erromeria egongo dira Imuntzo eta Belokirekin. Igandean, azken egunean Unai Iturriaga eta Sustrai Colina izango dira bertsotan.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS