Viernes, 4 de mayo de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

LAZKAO
LAZKAO / San Benito Ikastola Kosmodisea proiektuan saritua, Gipuzkoako 42 ikastetxeren artean
Foru Aldundiak abian jarria, kultura digitala bultzatzea du helburu
LAZKAO / San Benito Ikastola Kosmodisea proiektuan saritua, Gipuzkoako 42 ikastetxeren artean
San Benito Ikastolako ikasleak Kursaalen burutu zen ekitaldian. [SAN BENITO]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

LAZKAO. DV. Aurreko Gabonetan Gipuzkoako Foru Aldundiak banatzen dituen Gipuzkoa Kirolak sarietako bat eskuratu ostean, Lazkaoko San Benito Ikastola zorioneko dago berriro ere. Izan ere, Foru Aldundiak abian jarritako Kosmodisea izeneko proiektuaren baitan egindako lanak beste sari bat merezi izan dio, berriki Kursaal kongresu jauregian jasotakoa.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak martxan jarritako ekimena da Kosmodisea, kultura ekintzailea eta kultura digitala bultzatzea helburu dituena. Web euskarria duen jolas interaktibo eta kooperatiboa da, eta unibertsitatekoak ez diren Gipuzkoako hezkuntza-maila guztiei zuzendua dago, hau da, Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa eta Heziketa Zikloei.

Kosmodisearekin kultura ekintzailea sustatu nahi da hezkuntzaren esparruan, hau da, Lehen Hezkuntzan, DBHn, Batxilergoan eta Heziketa Zikloetan. Bestalde, proiektu bat burutzeko behar diren gaitasun pertsonalak garatu nahi izan dira, kultura ekintzaile baten osagai diren balioak bultzatu, informazio eta komunikazioko teknologia berriak euskarri gisa erabili, heziketa-ziklo guztiak inplikatu eta ikastetxeak harremanetan jarri (sareko lana egin).

Azaroaren 20an hasi zen proiektua eta ikasleek taldeka parte hartu dute, betiere kultura ekintzaileari dagozkion balioak bultzatuz, besteak beste, sormena, ekimena, malgutasuna, analisirako gaitasuna, lidergoa, gatazkei aurre egiteko gaitasuna, ahalegina, kritikarako gaitasuna etab. Proiektuan zehar informazio eta komunikazioko teknologia berriak erabili dira (IKTak), baita hainbat multimedia baliabide ere: simulazio-jolasak, foroak, blogak, wikiak, argazki eta bideo digitalak etab.

Guztira, 42 ikastetxe sartu dira ekimen honetan, 114 laguntzaile/irakasle eta 1.300 ikasle baino gehiago. Horien artean, San Benito Ikastolakoak.

Donostiako Kusaal kongresu jauregian, Kosmodisearen lehen urratsean parte hartu duten lagun eta ikastetxe guztiei eskerrak emateko ekitaldia ospatu zen etabertan, proiektu honetan lan interesgarrienei sariak banatu zizkieten. Hiru sari banatu dira hezkuntza etapa bakoitzeko: Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa eta Heziketa Zikloak. Lehen Hezkuntzako hiru sariak Lazkaoko San Benito ikastolako 6. mailako ikasleek jaso dituzte: 6A, 6B eta 6D taldeek.

San Benito ikastolako ikasleek egindako lanak www.sanbenitoikastola.net webguneko Kosmodiseako Lanak atalean ikus daitezke.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS