IRURA. DV. Irurako Udalak aurtengo Kultur Asteko ekintzen barruan 'GPS bidezko orientazioa mendian' ikastaroa antolatu du. Gehienez 12 pertsonek parte hartu ahal izango dute. Izen emateko epea maiatzak 8ra arte izango da eta Irurako herritarrek lehentasuna izango dute. Ikastaroan 16 urtetik gorako edonork parte hartu dezake eta 20 euroko prezioa izango du.
Ikastaroak atal teorikoa eta praktikoa izango ditu. Maiatzak 15 eta 16an emango dira eskola teorikoak 19:00tik 21:30etara Irurako Kulturgunean. Alde praktikoa berriz, Aiako Pagoeta Parkean egingo da, maiatzaren 19an egun guztiko irteera batekin.
Izen ematea Udaletxea egin daiteke egunero 15:00ak arte, baita liburutegian 19:00ak arte. Telefono bidez 943 691 333 zenbakira deituz edota kultura.irura@udal.gipuzkoa.net helbide elektronikora idatziz. Matrikularen ordainketa Udalaren kontu korrontean egin beharko dute maiatzaren 8tik 14ra antolakuntzaren onarpena jasoko duten partaideek.