Viernes, 4 de mayo de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

IDIAZABAL
IDIAZABAL / Areto futboleko lau taldek dute partidua, horietako bik etxean
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

IDIAZABAL. DV. Asteburu honetan areto futboleko Idiazabalgo lau taldeek izango dituzte norgehiagokak, horietako bik etxean. Idiazabalgo Gorrotxategiko mutilek gaur jokatuko dute, 22:30ean Donostiako Eraso taldearen aurka Zelaako kiroldegian. Idiazabalgo K.E.ko neskek ere gaur jokatuko dute 21:30ean hasita, La Salle taldearen aurka Donostiako kiroldegian. Idiazabalgo senior mutilek, berriz, bihar arratsaldean jokatuko dute ligako azken jardunaldia. 16:00etan izango da, UDA Mercedes Goiko taldearen aurka, Eskoriatzako kiroldegian. Idiazabalgo Garabi Bko senior neskena izango da etxean jokatuko duten beste taldea, Intxurre taldearen aurka izango da. Eta azkenik Idiazabalgo Garabi Sko senior neskek atsedena edukiko dute.

Pasaden asteburuan lau taldek jokatu zuten eta Idiazabalgo Garabi A taldeak bakarrik irabazi zuen. Tolosako taldearen aurka jokatu zuten hauek, 5 eta 2 irabaziz. Golegileak Izaro Iparragirre, Uxune Alustiza, Oihane Elio eta Ioana Prados izan ziren, azken hau bi golekin. Idiazabalgo Gorrotxategiko mutilek Lasarten jokatu zuten partiduan 6 eta 0 galdu zuten.

Idiazabalgo senior mutilek Oiartzungo taldearen aurka jokatu zuten eta 2-3 galdu zuten. Eneko Montes izan zen bi golekin golegilea. Idiazabalgo Garabi Bko senior neskek Zestoan jokatu zuten partiduan 7 eta 1 galdu zuten. Eta azkenik Idiazabalgo K.E.ko neskek ez zuten partidurik jokatu.

Kontzertua

Gaur ostirala gaueko 23:00etan hasita Gaztetxean, Artzairrok kontzertua eskainiko du. Antolatzailea I.G.A.

Corresponsalía DV

Aquellas personas interesadas en publicar alguna esquela, agradecimientos, publicidad pueden ponerse en contacto con el teléfono 943-187289.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS