Viernes, 4 de mayo de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

BUZÓN
BUZÓN / Inposaketaren aurka, herria martxan
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Gaur, ostirala, hilak 4, arratsaldeko 7:30ean, Ordiziako Plazan konzentrazioa deitu du Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak.

Oraingoan ere, komunikabideen bidez izan dugu Eusko Jaurlaritzak eta Sustapen Ministerioak Abiadura Handiko Trenaren inguruan dituen asmoen berri. Nuria López de Gereñuk pasa den astean Legebiltzarrean egindakoadierazpenetan herritar eta goierritarroi, Ordizia-Itsasondo zatiko lizitazio prozesua martxan jarri dutela esan zuen.

Oraingoan ere, inposaketarekin aurrera jarraituko dutela argi utzi digute, proiektu txikitzailearen gora-beheren inguruko informaziorik eman gabe, eta gainera, gezur eta publizitate merkearen bidezherritarrak nahasten.

Oraingoan ere, PNV, EA, PSOE eta PPren ekintzek argi utzi digute beren nahia herritarron iritzi eta informazioaren gainetik jartzen dutela; gainera, maiatzeko hauteskundeetarako gure boza eskatzeko aurpegia izango dute, herritarron partehartzea eta iritzia guztiaren gainetik jartzen dutela esanez.

Irten gaitezen kalera agintarien hipokresia salatu eta erokeria besterik ez den inposaketa honen aurka!.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS