Viernes, 4 de mayo de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

LEZO
Lezoko elkarteek 'Zabarre haserre' festa antolatu dute hilaren 18 eta 19rako
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

LEZO. DV. Lezoko elkarteek 'Zabarre haserre' festa antolatu dute maiatzaren 18 eta 19rako eta herritarrei dei egiten diete festaren antolaketako auzolanean parte hartzera.

«Auzolana da edozein festaren osagai garrantzitsuena. Horregatik, antolaketa lan ugari izango dugunez herritarrei dei egiten diegu auzolan honetan parte hartzera. Guraso eta gazte jendearen laguntza behar izango dugu batez ere, egitarauaren zati nagusia haur eta gazteei zuzendurik baitago», esan dute antolatzaileek. Laguntzeko prest dagoena elkarteetako kideekin harremanetan jar daiteke edo maiatzaren 8an, 19:30ean, Euskaltegian egingo duten bilerara azaldu.

«Errespetu eza»

Festaren izendapen honekin zera utzi nahi dute agerian antolatzaileek, ez dutela onartzen «Lezoko Udalak herriko elkarteekiko azken legealdi honetan izan duen jarrera». «Hitz gutxitan esanda -jarraitzen dute- Udalaren aldetik errespetu eza, komunikazio falta, parte hartzeko aukerarik eza eta koordinatzeko borondate eskasa bizi izan ditugu. Horrezaz gain, presio ekonomikoa egin zaigu».

Hori guztia kontuan hartuz, Lezoko herriari adierazi nahi diote Lezoko elkarteek «ezin dutela egoera hau onartu». Hori salatzeko eta herriaren aurrean agerian jartzeko antolatu dute 'Zabarre haserre' festa hau.

«Gurea borondatezko lana da, baina herri osoak jasotzen ditu gure lanaren emaitzak», diote Lezoko elkarte hauetako ordezkariek. «Inork pentsatu al du zer izango litzatekeen gure bizimodua elkarteen lanik gabe? Udalaren jokabideak elkarteetan lanean ari direnak nekatu eta bere egiturak ahultzen ditu. Horregatik, ezin dugu onartu Udalaren aldetik lankidetza ez den beste jokabiderik».

'Zabarre haserre' festa honetako egitaraua osatzeak ekarriko dizkien gastuei aurre egiteko herritarren laguntza eskatuko dute, baita dendari eta tabernariei ere. Festa honekin herritar guztiei dei egiten diete elkarteen lanari beren babesa adieraztera.

Farmacia de guardia

El turno de guardia le corresponde hoy a la farmacia Iciar Antón, que está ubicada en la calle Salk y Sabin, 5 de Gabierrota y con teléfono 943526109. Por la noche, el turno lo cubrirá Aragón Garbizu, en Avenida de Navarra, 77.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS