Udalak Zubillaga eta Olabarrietan garai batean auzo-eskola izandako etxebizitzak alokairuan emateko baldintza zerrenda onartu du. Lau etxebizitzok Udalarenak dira. Gizarte Zerbitzuetan osatu den baldintza zerrendaren arabera, etxebizitza horietakoren bat eskuratu gura dutenek, besteak beste, baldintza hauej bete behar dituzte: Oñatin bizi izatea eta, gutxienez, azken 12 urteotan herrian erroldatuta egotea. Halaber, eskatzaileek ezingo dute beste etxebizitzaren bate jabe izan, 36 metro koadratutik beherakoa ez bada. Baldiznta horiekin batera, beste puntu batzuk ere kontutan hartuko dira alokairua nori eman erabakitzeko orduan: eskatzailearen familia egoera, etxebizitza izateko duen beharra eta diru sarrerak baloratuko ditu Udalak.