Miércoles, 2 de mayo de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

ANTZUOLA
ANTZUOLA / Aitor Mendizabal pilotariak bigarren neurketa irabazi du Elgetako lau t'erdi barruko txapelketan
Pikabea beratarra nahiko erraz, 22 eta 8, gainditu zuen astelehen gauean Xabier Aranzeta txirrindularia, garaile atzo Bergarako Labe Garaietan
ANTZUOLA / Aitor Mendizabal pilotariak bigarren neurketa irabazi du Elgetako lau t'erdi barruko txapelketan
Aitor Mendizabalek garaipen ederra eskuratu zuen Elgetan. [J.M. LÓPEZ]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ANTZUOLA. DV. Aitor Mendizabal pilotari antzuolarrak beste aurrerapauso bat eman du Elgetako ETB Kantxa lau t'erdi barruko txapelketan. Astelehen gauean bere bigarren neurketa irabazi zuen. Pikabea beratarra 22 eta 8 gainditu zuen, nahiko erraz. Beste abiadura bat eman zion Mendizabalek pilotari bere ezker biziarekin eta aurkariak ezin izan zion eutsi. Aldea handituz joan zen partidak aurrera egin ahala. Hautsi egin zuen Pikabearen defentsa.

Antzuolatik jende dezente joan zen Elgetara astelehen gaueko jaialdia ikustera. Ehun ikusletik gora egongo ziren pilotalekuan eta Aitor Mendizabalen jarraitzaileak ei ziren gehienak. Hurrengo kanporaketei begira ere berri ona da. Laguntza faltarik ez du izango antzuolar aurrelari ezkertiak.

Aurten hogeita hiru urtez azpiko mailan ari da Aitor Mendizabal. Bi kanporaketa gainditu ondoren, hogeita hamazortzi pilotari onenen artean sartu da. Hemendik aurrerako neurketak are eta nekezagoak izango ditu. Kontuan hartu behar da bera baino dezente zaharragoei egin beharko diela aurre datozen asteetan. Bide aldapatsua du. Oraindik jubenila da antzuolarra eta hogeita hiru urtez azpiko mailan diharduten gehienak, berriz, afizionatuak dira dagoeneko.

Txirrindularitza

Xabier Aranzeta txirrindulari kadeteak, berriz, Bergarako Labe Garaietako proba irabazi zuen atzo arratsaldean. Denboraldiko hirugarren garaipena du Sumofic taldeko karrerista honek. Beasainen eta Urretxun irabazita zegoen. Aitor Laskurain, Sumoficeko beste antzuolarra, tropelean sartu zen.

Iheskide batekin ailegatu zen Aranzeta helmugako zuzengunera. Han laga zuen atzean, bere indarra eta sasoia erakutsiz. Eroso gurutzatu zuen helmugako marra, inork garaipena kenduko zion beldur barik, Beasainen eta Urretxun egin zuen era beretsuan. Hango probetan ere bakarrik irabazi zuen. Oso urte polita egiten ari da Xabier Aranzeta aurten, Gipuzkoako kadete mailako tropelean nabarmenduz.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS