MENDARO. DV. Mendaroko Gaztetxiak antolatuta, datorren maiatzak 5ean, Mendarori itzulia izango da. Ibilbidea honako hau izango da: Gaztetxia, Beraseta, Madarixa, Atxuri, Sarube, Sasiola, Ormola, Arnoate eta Gaztexia. Izen ematea, egunean bertan egingo da. Bost euroko prezioa. Abituailamenduak, Larraskanda eta Ormolako potzuan. Oharra: gerta litezkeen ezbeharren aurrean, Gazte Asanblada ez da kargu egingo.
Kontzertua
Mendaro eta Debako musika eskoletako ikasleen kontzertua izango da datorren ostiralean, maiatzak 4. Ameikutz musika eskolako ikasleek emanaldi bat eskeiniko dute Debako elizan, arratsaldeko 20:00etan.
Maiatzak 25ean berriz, Debakoak izango ditugu gure artean. Musika eskola bakoitzak, bere lana eskeini eta gero eta jaialdiari amaiera emateko, elkarrekin eskeiniko dituzte azkeneko bi kantak.
Hauteskundeak
Datorren maiatzaren 2an, asteazkena, hauteskundetarako mahaikideen hautaketarako egingo da zozketa publikoa, arratsaldeko 19:30etan eta Udalbatza aretoan.
Pala txapelketa
Mendaroko Gaztetxiak antolatu ta, pala txapelketa izango da, Mendaroko Goñati pilota lekuan. Partiduak, maiatza, ekaina eta uztaileko larunbat goiz eta arratsaldetan ospatu ko dira. Bikote bakoitzak epaile lanak egin beharko ditu. Bikotea bakoitzeko 20 euro, (dirua pilotalekuan jasoko da). Bertan tenisko pilotarekin jolastuko da.