Viernes, 27 de abril de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

Cultura
Txirrindularitza eta nerabezaroa uztartu ditu Zabalak gazteentzako narrazio batean
Txirrindulari guztiei eskainitako omenaldia ere bada, «batez ere emakume txirrindulariei»
Txirrindularitza eta nerabezaroa uztartu ditu Zabalak gazteentzako narrazio batean
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar
LIBURUA
Titulua: 'Bideak, aldapak eta bihurguneak'

Idazlea: Juan Luis Zabala.

Argitaletxea: Elkar. 'Bizi taupadak' saila.

Orrialdeak: 64.

Publicidad

DONOSTIA. DV. Txirrindularitza da Juan Luis Zabala idazle eta kazetari azkoitiarraren afizio handienetako bat, eta bizikleta bati lotuak ditu umetako oroitzapenik kutunenetakoak; batik bat, bizikletan ibiltzen zen anaia zaharrenak, gau batez, barran eseri eta Urrategirako bidean gora eraman zuenekoa. Txirrindularitzari eta nerabezaroari buruzko zenbait gogoetaren artean, umetako pasarte hura berreskuratu zuen iaz, oporrak baliatuz, azkar eta labur idatzi zuen Bideak, aldapak eta bihurguneak gazteei zuzendutako narrazioan.

Egutegi formatuan emandako narrazioa azkar idatzi bazuen, irakurri ere ziztu batean egiten da, eta ez bakarrik orrialde gutxikoa delako. Txirrindulari afizionatua da bere bizipenen berri ematen duen neska gaztea, eta txirrindulari profesionala du anaia Ibon, Tourra modu txarrean utzi berritan ezagutuko duguna, Iban Mayo bera izan zitekeena.

Kirolaren gogortasuna; egileari aitortu gabe ere igartzen zaion txirrindulariekiko miresmena; bere tokia bilatzen ari den neskatilaren kezka eta burutazioak... Osagai ugari ditu liburuak, «taberna-zuloko kirol kritikari» eta esamesei egindako kritika barne, horretarako Iban Mayoren alter ego moduko Ibon baliabide aparta duela.

Besterik ere bada, bere laburtasunean, Bideak, aldapak eta bihurguneak Juan Luis Zabalaren «kapritxoa»: «Omenaldi txiki bat egin nahi izan diet txirrindulari guztiei, batez ere neskei. Abandonatuta egon arren jarraitzen dute, eta horrexegatik dute gizonezkoek baino meritu handiagoa».

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS