Viernes, 27 de abril de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

BIDASOA
Kandido Urangak 'Henry Bengoa inventarium' antzezlana dakar gaur EKTra
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

IRUN. DV. Kandido Uranga aktoreak Henry Bengoa inventarium antzezlana aurkeztuko du gaur, 20:00etan, Irungo Euskal Kultur Taldean. Bernardo Atxagak idatzitako lana ointarritzat hartuta, Urangak istorioa egokitu du antzezlan gisa aurkeztu ahal izateko eta gaur arratsaldeko emanaldian irudiak eta musika proiektatuko ditu tarteka.

Aktoreak berak honela deskribatzen du obra: «Ihesi dabilen gizon baten istorioa da. Ihesi dabil eta bere buruaren bila. Adiskiderik ez du hemen eta Hanburgora joana da. Eta halako batean esaten du Atxagak: alferrik da bidaia; hemen daukazun arazoa izango duzu han ere». Kandido Urangak ibilbide luze eta oparoa du aktore gisa eta lan asko egin ditu zinean eta telebistan

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS