Jueves, 26 de abril de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

COSTA UROLA
Senior mailako eskubaloi taldeak 24-26 galdu zuen
Senior mailako eskubaloi taldeak 24-26 galdu zuen
Senior mailako taldeak ez zuen bere eguna izan. [JOSU ARANBERRI]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

USURBIL. DV. Usurbil Kirol Elkarteko senior mailako taldeak emaitza txarra lortu zuen larunbatean. Datorren denboraldian Euskadiko txapelketan jokatu ahal izateko igoera fasean atzerapauso bat eman zuten Oiardo kiroldegian Urdaneta taldearen aurka galdu ondoren.

Hauxe zen 1. itzuliko azken jardunaldiko partida eta orain arte etxean jokatutako bi neurketetan beren maila eman eta bietan garaipena lortu bazuten ere, larunbatean 24-26 galdu zuen Antonio Castro eta Jose Lorenzo Manzanok zuzendutako taldeak.

Neurketa txarra jokatu zuen herriko eskubaloi taldeak. 8 goleko desabantaila ere izan zuten markagailuan eta dena erabakita zegoela zirudien arren, partidari buelta eman eta aurretik ere jarri ziren. Hala ere, azkenean ezin izan zuten balentria burutu eta bi goleko abantaila eskuratu zuen Bizkaiko taldeak.

Porrot honen ondoren igoera fasea jokatzeko bi postuak eskuratzeko helburua zertxobait urrundu zaie usurbildarrei. Momentu honetan 5. postuan daude Gusla Urduliz liderrarengandik 3 putura eta 2. postua 2 puntura dute. Honela, bigarren itzuli borobila egin beharko dute datorren urtean Euskadiko txapelketa jokatu nahi badute behintzat.

Beste emaitzak

Jubenil mailako taldeak, berriz, ez zun ongi hasi Kopa txapelketa eta 26 eta 19 galdu zuen Donostian Egia Servi Chap taldearen aurka. Kadete mutilen hasiera, berriz, bestelakoa izan zen. Andoainen jokatu zuten larunbatean Leizaran taldearen aurka eta 38-46 nagusitu zen Jon Gallegok eta Pako Agudok zuzendutako taldea.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS