AZPEITIA. DV. Udaberri Kulturala estreinatu zuten atzo San Martin Egoitzan, eta giro ederrean estreinatu ere.
Egoitzan lehen aldiz antolatu den kultur egitarauari Kupela taldekoek eman zioten hasiera atzo arratsean. Larrañaga, Zabale eta Berastegik beraien musika eta umore ona eraman zituzten jendez beteta zegoen San Martingo ekitaldi aretora. Egoiliarrak eta bertako langileak ez ezik, egoiliarren senitartekoak eta bolondres bezala aritzen den jendea ere bertan zen. Eta lehen piezatik, ba- tzuk zein besteak animatu eta, dantzan batzuk eta txaloak jotzen besteak, azkar girotu zuten dan- tzaldia.
Gaur ere festa
Festa giroan hasi zen Udaberri Kulturala, eta festa giroarekin jarraituko du gaur.
Egitarauko bigarren hitzordua Pako Aristi eta bere lagunekin izango da, 17:00etatik aurrera. Gaurkoan ere musikarik ez da faltako, baina dantzan baino kantuan jarriko dituzte egoiliarrak eta bertara joan nahi duten herritar guztiak Aristik eta konpainiak. Kantu zaharrak abesteko gogoa duenak aukera ona izango du bertan.
Udaberri Kulturalaren lehen astea bukatzeko larunbat goizean izango da hirugarren ekitaldia egoitzan, Goenatxo harrijaso- tzailearekin eta Joxe Lizaso ber- tsolariarekin.