Jueves, 26 de abril de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

ZARAUTZ
Hedabideak eta euskara
Herriko hedabide desberdinetan euskararen presentzia aztertu da inkesta sakon baten bitartez. Emaitzak atzo eman ziren jakitera
Hedabideak eta euskara
Iñaki Iurrebasok eta Imanol Lasak aurkeztu zituzten atzo ikerketaren ondorio nagusiak. [ETXEBERRIA]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ZARAUTZ. DV. Atzo goizean aurkeztu zitzaigun Hotel Zarautzen Udaletxeko Euskera Zerbitzuak euskarazko hedabideei buruz herrian egindako inkestaren datu eta ondorio garrantzitsuenak. Horretarako 1.021 zarauztarrei galdetu zaie telebista ikusterakoan edo prensa irakurtzerakoan zein ohitura dituzten.

Ondorioen artean zera aipa daiteke, nahiz eta euskaraz diharduten hedabideak azken urteotan ugaritu, jasotako datuek euskarazko hadabideen kontsumoa oraindik nahiko apala dela erakusten dutela, beraz kontsumo nagusia gaztelaniaz egiten dela. Hau adierazi zuen Imanol Lasa, Euskara alorreko zinegotziak.

Lehenengo aldia da horrelako ikerketa bat egiten dela eta Zarauzko Udala horretan aitzindari izan da. Aipaturiko ikerketa Aztiker Ikerguneak egin zuen joan den urteko maiatza eta ekaina artean. Bertako arduraduna izan den Iñaki Iurrebasok jasotako datuak ezagutarazi zituen atzokoan, ikerketeta osoa zarautz.org webgunean egongo delarik ikusgai hemendik egun gutxitara.

Inkesta benetan sakona izan zen, bakoitzarekin ordu erdian egon baitziren. Ondorioz, eskertzekoa izan omen da herritarren parte-hartzea. Honen guztiaren azalpenak maiatzaren 10erako antolatu den jardunaldian emango dira, baina zenbait datu aurreratu zituen atzokoan Iñaki Iurrebasok. Hala, telebistari dagokionez, zarauztarrek gehien ikusten duten katea ETB 1 da, eta ondoren Telecinco, ETB 2, A3... Prentsa idatziari dagokionez, gehien EL DIARIO VASCO irakurtzen da eta diferentzia askorekin, ondoren Hitza, Berria edo Gara.

Ikerketa eta gero ondorioztatu daiteke zarauztarrek gutxiago ikusten dutela telebista Gipuzkoako eta Hego Euskal Herriko herritarrek baino. Era berean, zarauztarrek prentsa gehiago irakurtzen dute probintzia eta Euskal Herri osoarekin alderatuz.

Euskarazko hedabideen kontsumoa kontuan hartzen badugu, zarauztarrek telebista ikusten emandako denbora honela banatuko litzateke, %21 euskaraz eta %79 gaztelaniaz. Euskaldunak bakarrik hartzen baditugu kontutan, %29,2k euskaraz ikusten dute telebista eta %70,8k gaztelaniaz.

Prentsa idatzian ere antzeko zenbakiak azaldu dira ikerketan. Hori bai, telebista eta kontsumo euskaldunagoa egiten dute zarauztarrek, gipuzkoarrek eta Euskal Herriko herritarrek baino. Dena den, Zarauzko errealitate soziolinguistikoa kontuan hartuta (euskaldunak %71,5), hedabideen alorrean euskarak Zarautzen duen tokia ez dator bat Zarauzko zoru soziolinguistikoarekin. Eta honen inguruan aztertuko da maiatzeko jardunaldian.

Adinaren arabera, haurrak dira gehien telebista euskaraz ikusten dutenak eta adinekoek ere ohitura handia dute. Orohar, zenbait eta gehiago erabili euskara etxeko elkarrizketetan, orduan eta hedabideen kontsumo euskaldunagoa da.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS