Jueves, 26 de abril de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

COSTA UROLA
Getariako VI. Literatur lehiaketako sari banaketa
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

GETARIA. DV. Atzo arratsaldeko 18:30ean udaletxeko Pleno Aretoan eginiko ekitaldi batean, Getariako VI. Literatur Lehiaketako sari banaketa egin zen. Bertan bildu ziren aurten Literatur Lehiaketan modalitate eta maila ezberdinetan saritutako guztiak. Hauek epaimahaiko kideen eskutik jaso zituzten sariak. Txikienentzat jokoak eta liburuak eta 16 urtetik gorakoentzat dirusaria eta liburuak izan ziren.

Epaimahaia osatu dute Rosi Antia Euskarako Batzorde-buruak, Uxoa Sorazu Euskarako Batzorde-kideak, Kontxi Ziubiaurre Iturzaeta Herri Eskolako Zuzendariak, Jose Erauskin literatur lantegiko kideak eta Amaia Iribar Artzapeko ordezkariak.

Modalitate eta maila bakoitzeko lan bakarra saritu behar zuten epaimahaiko kideek. Aurkeztutako lan kopurua eta lan horiek erakutsi duten maila kontutan izanik, irabazleak aukeratzea ez da erreza izan hauentzat, 16tik gorakoen artean bigarren sari bat eman eta bi lan gehiago argitaratzea erabaki zelarik. Guztira 141 lan izan dira lehiaketan parte hartu dutenak, iaz baino lan gutxiago, baina duela bi urteren pareko.

Saritutako lan guztiak Artzape aldizkariaren hurrengo alearekin batera banatuko dira herrian, gehigarri berezi moduan.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS