Jueves, 26 de abril de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

GETARIA
GETARIA / San Prudentzio auzoko jaiak asteburu honetan
GETARIA / San Prudentzio auzoko jaiak asteburu honetan
Getariako VI. Literatur Lehiaketako sarituak atzo. [MANCISIDOR]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

GETARIA. DV. Aurten ere, Prudentzio Deunaren jaiak ospatuko dituzte San Prudentzio auzoko bizilagunek asteburu honetan. Horretarako egitarau zabala prestatu dute jaien antolatzaileek, herritarrak animatu nahi dituztelarik parte hartzera.

Larunbatean goizeko 10:00etan emango zaie hasiera jaiei suziriekin eta ondoren meza nagusia izango da. Arratsaldean haurrak izango dira protagonista, II. San Prudentzio Biathloiarekin eta ondoren egingo den haur jaialdi bereziarekin. Biathloia 9-11 urte artekoei eta 12-14 urte artekoei dago zuzendua, adinaren arabera bi kategoria bereiztuz. Bertan parte hartu nahi dutenei 943140411 edo 943140627 telefono zenbakietara deitzea gomendatzen zaie bertan azalpenak jasotzeko. Bizikleta eta kaskoa derrigorrezkoak izango dira partehartzeko. Amaieran biathloian sarituez gain, opariak zozketatuko dira parte-hartzaile guztien artean. Eta eguna amaitzeko, erromeria egongo da gauean.

Igandean, berriz, 11:30ean meza nagusia izango da eta arratsaldean herri kirolak, aizkoran Flores eta Biurri arituko direlarik eta harrijasotzen Goenatxo eta Aimar Irigoien. Ondoren otar eder bat eta afaria zozketatuko dira, boletoak jadanik salgai daudelarik hainbat dendetan. Jaietan ere salgai egongo dira boletoak.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS