Jueves, 26 de abril de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

AIZARNAZABAL
AIZARNAZABAL / Ondo merezitako omenaldia jasoko du Pako Iturraldek larunbat honetan
24 urtez udaltzaina izan ondoren erretiratu egin da
AIZARNAZABAL / Ondo merezitako omenaldia jasoko  du Pako Iturraldek larunbat honetan
Pako Iturralde, udaletxeko hauteskunde sindikal batzuetan. [AIZPURUA]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

AIZARNAZABAL. DV. Pako Iturralde Zubialden jaio zen 1944.urtean, oraintxe bete ditu 63 urte eta gazte-gaztetandik, demokrazia garaiko Udalarekin hasita lan harreman estua izan du gaurdaino.

Gizarte segurantza eta soldata finko batekin 1983 amaieran hasi zen, 24 urtetan zehar udaletxeko aguazila munizipala izan delarik.

Orain, erretiratu ondoren, bizitza beste modu batean hartzen omen du, ez da hainbeste arduratzen herriko gauzetaz, nahiz eta horrek samintasun eta tristura piska bat sortu bihotz barrenean.

Lan asko egina eta gauza anitzetan aritutako gizona, herriko jendearen aldetik maitatua eta errespetatua da; baina batipat haurrekin izan du harreman berezia, beti ere gazte eta txikiei edozertarako laguntza emateko prest bait zegoen.

Aguazil kargua izan arren, edonolako lanak egin izan ditu hainbat urtetan, postako notifikazioak, banketxetako transferentzi, kobro eta diru kontuak, Aizarnazabalgo uren kargua Manuel sartu arte, uren toma eta kontadoreak zainduz, hilerri zaharreko eta berriko nitxoak irekitzea, herriko zaborren ardura eta abar luze bat lanetan aritu da; pentsatzen jarrita, beretzat lanik astunena, hiletetako trafikoa zuzentzea izaten zen. Gainontzean, ezagutu dituen legegintzaldietako agintariez oso oroitzapen onak dituela dio.

Larunbat honetan, udaletxeko langileek eta legegintzaldi honetako alkate eta zinegotziek ondo merezitako omenaldia eskainiko diote Astigarragako Oiarbide sagardotegian egingo duten bazkarian, ondoren oroigarri bat jasoko duelarik.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS