Dantzari eta trikitilariz osaturiko kalejira batek girotu zuen Irurako ikastolaren eraikin berriaren lehen harria ezarri zeneko unea. Irura azken urteotan asko hazi denez, egungo ikastola txiki geratu zitzaien ikasleei zerbitzu duin bat eman ahal izateko. Eraikin berria Irurako Udalak ikastolari emandako eremu publikoan egingo da. Horrez gain, 600.000 euro jarriko ditu Udalak eta beste 300.000 Partaidek bere elkarlaguntza kutxatik. Horrez gain, 2008an Kilometroak festa antolatu ahal izango du Irurako ikastolak dirua bildu ahal izateko. Lehenengo harria ezartzeko ekitaldian, kutxa bat lurperatu zuten ohikoa den moduan. Bertan, xare bat, eguneko egunkariak, txanponak eta ikastolaren proiektua sartu zituzten. DV