Martes, 24 de abril de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

ZESTOA
ZESTOA / Agiro mendi taldeak antolatuta, Mendi Astea egingo da hurrengo egunotan
Hiru filmina saio eskainiko dira gaur, bihar eta etzi Kultur Etxeko areto nagusian
ZESTOA / Agiro mendi taldeak antolatuta, Mendi Astea egingo da hurrengo egunotan
Santakutzak dagoeneko gainean ditugu. [ARRIZABALAGA]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ZESTOA. DV. Azken urteetako ohiturarekin jarraituz, aurten ere Agiro Mendi Taldeak Mendi Astea antolatu du, eta hori dela medio, gaur, bihar eta etzi diapositiba emanaldiak izango dira Kutur Etxeko areto nagusian.

Aurten, iaz bezala, hiru emanaldietako protagonistak herritarrak izango dira (Juantxo Zabala eta Ramon Martija Saku, Mikel Odriozola Plata, eta Koldo Ruiz) eta denak ere egin dituzten irteera ezberdinen berri emango dituzte, batzuk izotz eskalada modalitatean, besteak bizikleta irteeran edo eta besteak mendi eskaladan egindakoak .

Hiru emanaldiak arratsaldeko zortzietan hasiko dira, eta denak ere ordubete inguruko iraupena izango dute, protagonista nagusiak bertan izango direlarik.

Gaurko emanaldiko protagonistak Juantxo eta Saku izango dira eta negu honetan izotz eskalada egiteko Eskoziara egin zuten bidaia azalduko digute, beste irteeraren batzuen artean.

Danborradako entsaiuak

Badatoz poliki-poliki Santakutz festak (maiatzak 2 eta 3), eta hori dela medio, herriko danbor jole taldeak hasi dira jada danborrei hautsa kentzen, eta nola ez entsaiuak egiten ere.

'Aldrebesak' eta 'Atabalak' taldeek, hilaren 26an, ostegunean, egingo dute bere entsaiu bakarra, 21:30ean, azken urteetan beti egin duten bezala Gaztetxean, eta bakarra egingo dutenez dei berezia egiten diote danbor joleei kale egin ez dezaten.

Lau Iturrikoek berriz 24, 25 eta 26an egingo dituzte entsaiuak, gaueko 20:30ean. Ipintzakoek ere egun horietan egingo dituzte baina hauek 19:30ean; azkenik, ohiturarekin jarraituz, bi elkarte hauek azken entsaiu orokorra bateratua egingo dute ostegunen Uztapide plazan.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS