ZARAUTZ. DV. Urtero, atzoko egunez, apirilak 23a, Liburuaren Eguna ospatzen da, Miguel De Cervantes Saavedra idazlearen jaiotze eguna dela eta. Hau dela eta, apirilean zehar Hegoaldeko: Cuba, Honduras ... eta Sahararako kanpainarako liburu bilketa egiten ari da.
ELAN-Euskadi, Hegolan eta Saharautz, Gobermuz Kanpoko Erakundeek (GKE, ONG), aurten ere, liburua protagonista duen hilabete honetan, liburu bilketari ekin diote. Hori dela eta, Sanz Enea Liburutegiak bilketa horretan parte hartuko du eta, bildutakoa aipatutako GKEren artean banatuko du. Beraz, liburuak, zein CD, VHS, DVDekin beste herriko biztanleei laguntzeko prest dagoenak bai liburu, baita CD, DVD eta VHS-ak ere liburutegira ekartzerik besterik ez du.