GETARIA. DV. Arrantzale Zaharren Elkarteak eta Aulas Kutxak antolatuta, gaur arratsaldeko 18:00etan Elikadura eta Elikagaiak. Arriskurik gabeko elikadurarako jarraidea hitzaldia eskainiko du Nerea Segurak Arrantzale Zaharren Elkartean, sarrera doakoa izanik.
Osasun onaren iturri gisa elikatzeko modu egoki baten printzipioak eta ohitura onak zabaltzea da jardunaldi honen helburu nagusia, eta horretarako, elikagai gutxiegi edo gehiegi hartzeak izan ohi dituen ondorioen berri emango du Nerea Segurak bertan.