AZPEITIA. DV. Udaberriko eguraldi ederra lagun zutela burutu zuten igandeko txangoa gazte- txoek, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolaturiko Santa Engrazirako ibilaldian.
Zestoatik atera eta Akuako bailara politean sartu ziren bedera- tziak jo orduko. Akuatik Aizarnara doan galtzada zaharrean barrena, Izarraitzen ekialdeko aurpegiak eskaintzen zuen paisaiaz gozatu ahal izan zuten. Gal- tzadatik atera eta Agiña eta Ipin- tza baserrien ondotik Santa Engraziko bentan ziren goizeko hamaiketarako.
Hamaiketakoaren ondoren tontorrera, hamabietan ospatu bai- tzen meza bertako ermitan. Pagoeta, Ernio, Gazume, Izarraitz eta itsasoa bera ere ederki ikusi ahal izan zituzten mendizale azpeitiarrek eguraldi urdinaren azpian. Jaisteko gogo handirik ematen ez bazuen ere, bentan prestatuak ziren umeen jolasak ospatzeko ez zen beste erremediorik. Altxorraren bila aritu ziren lehenik gaztetxoak, eta ondoren begiak estalirik opariz betetako katiluak hausten makilarekin. Bazkalondoan sokadantzarako ere izan zen aukerarik.
Arratsaldeko laurak ziren, Aizarnarako gurdibide zaharretik bera abiatu zirenean. Kukuaren kanta bidelagun izan zuten, eta bostetarako Aizarnan ziren. Han bukatuko zuten Lagun Onakek udaberri honetan prestaturiko lehen ibilaldi ederra.
Datozen ibilaldiak
Santa Engrazin izan zirenek, bertatzerik izan ez zutenekin batera, beste txango batzuk egiteko aukera izango dute laster Lagun Onak Mendi Bazkunaren eskutik. Hala, gaztetxoek maiatzean lehendabizi Txalintxora eta ondoren Xoxotera egingo dituzten ibilaldiak. Ekainerako, Xoxoteko aterpean asteburupasa antolatu dute.