AZKOITIA. DV. Anaitasunak bana egin zuen Martuteneko taldearen aurka. Lehenengo zatian nagusi izan zen Anaitasuna eta zazpigarren minutuan, Ibanek gol egin zuen. Aukera gehiago ere izan zituzten bai Iraitz Korta gazteak eta baita Xabier Bastidak ere.
Bigarren zatia ezberdina izan zen eta donostiarrek gogor ekin zioten erasoari aukera ugari sortuz. Bigarren zatiko bederatzigarren minutuan lortu zuten berdinketa eta emaitza horrekin amaitu zuten partidua. Zazpigarren tokian dago Anaitasuna Berio, Trintxerpe eta Aretxabaletarekin berdindurik. Datorren astean sailkapenean beheko tokietan aurkitzen den Pasajes taldearen aurka jokatuko du.
Jubenilek 2-1 galdu zuten Oñatin Aloña Mendirekin. Kadeteek 2-0 galdu zuten Irunen Mariño taldearen aurka. Infantilek Urola taldearen aurka jokatu zuten partiduan ez zen golik izan eta alebinek 8-1 galdu zuten Tolosan.
Plaza Berri Sportek seina egin zuen etxean Laskorain taldearen aurka. Koxka Tabernak ere etxean jokatu zuen eta 4-6 galdu zuen Goierri Kirol Elkartearen aurka.
Zozketaren zenbakia
Anaitasunak antolatu duen zozketaren zenbaki saritua 93.609 suertatu da eta bere jabeak lehen bailehen agertu beharko du. Saria, Donostian aste burua da eta Igeldoko hotelean ordez Londres hotelean izango da.