Oiartzungo Manuel Lekuona liburutegian ikusgai jarri dituzte herriko toponomiari buruz egindako ikerketa lanaren emaitzak, herritarrek ezagutu eta euren proposamenak egin ditzaten. Bi urtez luzatu dira, Udalak aginduta Ikermap Ibaeta S.L enpresak burutu dituen lanak. Herriko toponimia ikertzeaz gain, forma normalizatuak ere proposatu ditu ikerketa taldeak, Euskaltzaindiarekin sinatutako hitzarmenari esker. Ahozko formak nahiz forma idatziak jaso dituzte, Udaleko artxiboaz gain, Gipuzkoako Elizbarrutikoa edota Madril eta Valladolidekoak ere kontsultatu dituzte. DV