Miércoles, 18 de abril de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

BajoDeba
Haurrentzako Udaleku Irekian izena emateko epea zabalik dago
Maiatzaren 4an bukatuko da Udalak uztailean ospatuko den ekitaldirako begiraleak behar ditu
Haurrentzako Udaleku Irekian izena emateko epea zabalik dago
Udaleku Irekian haurrek parte hartuko dute. [DAVID APREA]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

DEBA. DV. Dagoeneko zabalik dago Udaleku Irekian izena emateko epea. Bere haurrak ekitaldi honetan parte hartzea nahi duten gurasoek ahal izena eman dezakete maitzaren 4ra arte. Horretarako, Kutxan (kontu zenbakia 2101 0034 70 0004092920) sartu behar dira 38 euro (kide ugariko familiek, 32 euro) eta izen eta bi abizenak jarri.

Udaleku Irekia haurrentzat zuzenduta dago: 2000 eta 2001ean jaiotakoak, uztailaren 2tik 13ra joango dira; eta 1997, 1998 eta 1999an jaiotakoak, hile horretaren 16tik 27ra. 60 plaza daude eta bertan parte hartzen dutenek txangoak, jolasak, mendia, hondartza, jaialdiak, sorpresak... izango dituzte, eta aldi berean euskara ikasteko oportunitate paregabea.

Animatzen direnek egun horietan, 9:30etan, Ifar kaleko ikastetxean bilduko dira, eta 13:30etan bertara itzuliko. Antolatzaileek hau adierazi nahi dute: «Mesedez, garaiz etorri. Ordu tarte horretan ez ezazue haurra taldetik atera ez bada arrazoi justifikatu batengatik eta aurrez abisatuta. Haurrak etortzerik ez badu, gutxienez egun bat lehenago abisatu. Egun bertan gertatutako zerbaitengatik baldin bada, deitu telefonoz Udalekuen koordinatzaileari 9:30ak baino lehen (telefonoa udalekuetan hasitakoan emango dizuegu)».

Beste aldetik, hau ere esaten dute: «Arropa erosoa jantzi, jatekorik ez ekarri eta Jostailurik ere ez. Irteeraren bat daukagunean aurretik abisua jasoko duzue, eta orduan bai prestatu behar da hamaiketakoa, eguzkitako krema eta bisera. Lehenengo egunean beste arropa zaharren bat ekarri, behar denean aldatu ahal izateko».

Azkenik, antolatzaileek aspimarratzen dute «taldeak eginda daude. Aberasgarria da jende berriarekin egotea. Beraz, ez da talde aldaketarik egingo».

Begiraleak

Debako Udalak uztaileko «Udaleku Irekietarako begiraleak behar ditu. Funtzio horiek bete ahal izateko, aisialdiko begirale titulua izatea ezinbestekoa da. Gainera, euskaraz aritzeko gaitasuna izatea eskatuko da, eta esperientzia baloratuko. Langabetuek lehentasuna izango dute. Interesdunek eskaera Udaleko harrera bulegoan egin beharko dute, maiatzaren 5a baino lehen, curriculuma aurkeztuz. Curriculumean jasotako ezagutza eta merezimenduak baloratu ahal izateko, agiriak (originalak edo kopia konpultsatuak) aurkeztu beharko dira».

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS