Martes, 17 de abril de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

ZERAIN
ZERAIN / Goierriko txapelketak bukaera bizia izan zuen Zerainen
ZERAIN / Goierriko txapelketak bukaera bizia izan zuen Zerainen
Zeraingo tiraldiaren ostean, saridunak euren sariekin. [MUÑOA]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ZERAIN. DV. Goierriko XIX. bola txapelketak bukaera bizi-bizia eta ederra izan zuen joan den larunbatean Zeraingo bolatokian. Goizez nahiz arratsaldez, eskualdeko bolari onenak nor baino nor aritu ziren txapel preziatua eskuratzeko. Zeraingo saioa txapelketa osoaren zazpigarrena eta azkena izan zen eta hantxe erabaki zen lehiaketa.

Azkenean ez zen ezustekorik egon, eta azken jardunaldira lider iritsi zen Zeferino Agirre segurarrak eraman zuen txapela. Haren atzetik geratu zen bigarren, Antonio Agirre; eta hirugarren berriz, Andoni Berasategi idiazabaldar gaztea izan zen; hain zuzen ere Zeraingo saioa irabazi zuena.

Goierriko txapelketa honetan lehenengo herritarra Luis Aizpeolea izan da, laugarren geratu dena azken sailkapenean.

Gaztetxoen mailan, Segurako Lander Ugaldek egin zuen lehenengo Zeraingo bolatokian.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS