LEABURU. DV. Leaburuko Udala makillajeari buruzko ikastaro bat antolatzen ari da. Ikastaro honetan parte hartzen dutenek nork bere azalari da- gozkion zaintzak eta higienea ikasteko aukera izango dute, eta kasu eta egoera bakoitzean gehien komeni diren makillaje teknikak aplikatzen ikasiko dute, aurpegia sanoago eta politago mantentzeko.
Ikastaroa 10 ordukoa izango da eta 25 euro kostako da. Ostegunetan izango da, 19:00 inguruan, datorren apirilaren 26tik hasita.
Ikastaro honetan parte hartu nahi dutenek datorren ostirala, apirilak 20, baino lehen eman beharko dute izena Uli Mankomunitateko 943 68 22 28 telefono zenbakira deituz. Inork erantzungo ez balu, mezua uztea aholkatu dute mankomunitatetik. Telefono zenbakira deitzeaz gain, izena emateko mezua bidali daiteke muli.orexa@udal.gipuzkoa.net helbide elektronikora. Gogoratu izena emateko azken eguna apirilaren 20a izango dela, datorren ostirala.