Martes, 17 de abril de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

ADUNA
Etxean konposta egiteko kanpaina hasi da
Etxean konposta egiteko kanpaina hasi da
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ADUNA. DV. Gipuzkoako Foru Aldundiak etxeetan konposta egiteko kanpaina jarri du martxan. Hori dela eta, Tolosaldeko Mankomunitateak etxean konposta egiteko ikastaroak antolatu ditu. Kanpaina honen helburua lorategi edo gune berdeak dituzten etxeetan konposta sortu eta erabiltzearen ohirtura sustatzea da.

Konpostaren bidez sukaldatu gabeko hondakin gehienak aprobetxatu daitezke, eta honela, zabor poltsara botatzen den hondakin kopurua murrizten da. Konpostak gainera lurraren kalitatea hobetzen laguntzen du.

Etxeetako konpostatze kanpaina honetan lorategiak edo gune berdeak dituzten familiak parte hartu dezakete. Guztietan konpostagailu bana banatuko da eta nola erabili jakiteko ikastaroak emango dira, baita erabilpenerako gida eta urtebeteko arreta eta aholkularitza zerbitzua ere.

Kanpaina honetan parte hartu nahi dutenek Tolosaldeko Mankomunitatera zuzendu daitezke, 943 67 62 16 telefonoan edo tolosaldea.m@euskalnet.net helbide elektronikoan.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS