Martes, 17 de abril de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

GAZTELU
Oroimenaren galeraren inguruko hitzaldia eskainiko da Gazteluko Herri Elkartean ostegun arratsaldean
Osasunari buruzko hainbat jardunaldi antolatu dira aurtengo ikasturterako herrian
Oroimenaren galeraren inguruko hitzaldia eskainiko  da Gazteluko Herri Elkartean ostegun arratsaldean
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

GAZTELU. DV. Uli Mankomunitateak antolatu eta Kutxako ikasgelak sustatuta, osasunari buruzko hainbat jardunaldi antolatu dira Gaztelun aurtengo ikasturterako. Hitzaldi horietako lehena etzi izango da, osteguna, apirilak 19. Hitzaldiaren gaia, berriz, honako hauxe da Oroimen galera. Nola gutxitu edo arindu gaitz hau?. Hitzaldia arratsaldeko 17:30etik aurrera izango da Gazteluko Herri Elkartean.

Eguneroko bizimodua erraztea dute helburu jardunaldi hauek, aldi berean praktika osasungarriak ezagutzera emanez. Halaxe azaldu digu Naiara Gibelaldek, Uli Mankomunitateko dinamizatzaileak: «Gaurkotasunezko hainbat gai jorratzea eta eguneroko bizimodurako ohitura eta praktika osasungarriak lantzea da jardunaldi hauen helburu nagusia».

Horrela, datorren osteguneko hitzaldian, lehenik eta behin oroimena zergatik galtzen dugun azalduko da, zein izan litezkeen memoria faltaren kausak. Horrez gain, ohiko nahasmenduen eta oroimen faltaren arteko desberdintasuna zein den ere argituko da, kasu bakoitzaren aurrean noiz gauden jakin dezagun.

Uli Mankomunitatetik adierazi dute, nahiz eta hitzaldi hauek jubilatuei zuzenduak izan, herritar guztiak gonbidatuta daudela. Joan nahi dutenei, beraz, gogorarazi lehenengo hitzaldia etzi izango dela, osteguna, apirilak 19, arratsaldeko 17:30ean Gazteluko Herri Elkartean.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS