Apirilaren 29an, igandez, Nafarroaren Eguna ospatuko da Baigorrin (Nafarroa Beherea), eta Hitzaro Euskara Elkarteak autobusa antolatuko du. Goizeko 8:30ean Arboledan elkartu eta abiatuko dira. Arratsaldeko 19:30ean, berriz, itzultzeko bidea egingo dute. Hitzarok goierritar guztiak animatu nahi ditu Baigorriko hitzordura, baina bereziki bazkideei eta mintzalagun taldeetan ari direnei egin nahi die gonbidapena. Izan ere, «egun oso ona pasa, euskaraz mintzatu, eta mugaz bestaldeko nafarren hizkera aditu eta gozatuko dugu, nola ez!». Autobus txartelak 15 euroren truke (bazkideek 12 euro) eskura daitezke Ordiziako Kale Nagusiko Mujika liburudendan edota Hitzarora deituta (943-16 23 66). Baigorriko Basaizea kultur elkarteak antolatzen du Nafarroaren Eguna. Nafarroa bien arteko anaikidetasuna azpimarratzen duen jai koloretsu honetan, alde bateko zein besteko musika eta dantza taldeak aritu ohi dira, kaleak eta jendea animatuz.