Martes, 17 de abril de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

ALEGIA
Kultur eskaintza zabala izango da Alegian ekainera bitartean
Iazko Azaro Kulturalean izandako arrakastaren ondoren, Joxe Gastesik herriko kontu zaharrak astintzen jarraituko du Besteak beste, Kirol Astea, poesia errezitaldia eta erakusketak
Kultur eskaintza zabala izango  da Alegian ekainera bitartean
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ALEGIA. DV. Udaberria kultur ekitaldiz beteta iritsi da aurten Alegiara. Udaberriko haizeak jendea indarberritu egiten du nonbait (egia esan oraingoz ez dugu haize horretatik gehiegi dastatzeko aukerarik izan), eta hainbat ekintza antolatu dira apirilaren amaieran hasi eta ekainaren lehen egunetara arte.

Horietako lehena hilabete honen bukaeran hasiko da. Tolosaldeko Mankomunitateak antolatuta, birziklapenari buruzko erakusketa bat jarriko da apirilaren azken egunetan. Horrez gain, hilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, ipuin kontalari bat etorriko da liburutegira.

Kirol Astea

Maiatzaren 14tik 19ra izango da, berriz kirol astea. Aste honen baitan, besteak beste, Trecking Sahararen bihotzean izeneko proiekzioa edo Antxon Iturrizaren emanaldia ikusi ahal izango dira. Asteari amaiera emateko, maiatzaren 20an, igandea, Alegiako Mendi Asanbladak mendi irteera antolatuko du.

Arteaz ere gozatu ahal izango da, bestalde, datozen hilabeteetan Alegian. Hala, ekainaren 1erako, ostirala, gaueko 22:00etan hasita, Kultur Etxeko areto nagusian poesia errezitaldi bat dago iragarrita.

Bestalde, aste horretan bertan Joxe Gastesik Alegiako kontu zaharrak kontatzen jarraituko du. Iazko Azaro Kulturalean emandako hitzaldiak izan zuen arrakastaren ondoren, hitzaldiaren bigarren zatia eskainiko du alegitarrak.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS