Martes, 17 de abril de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

OIARTZUN
OIARTZUN / Eskaerak udal hauteskundeetan parte hartuko duten politekoentzat
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

OIARTZUN. DV. Udal hauteskundeen atari-atarian gaudenez, Oiartzunen aurkezteko asmoa duten talde politikoei Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgune taldeak, prentsaurreko baten bidez, bere aldarrikapenak jakinarazi nahi dizkiete. Taldearen ustez, gutxienez honako hiru puntu hauek txertatu behar dira herri programetako euskararen atalean:

Lehena, euskararen erabilera normalizatzeko hizkuntza politika ausarta eta aurrekoia egiteko konpromisoa. Behar diren baliabideak eta bitartekoak jartzeko erreparorik izango ez duen politika. Oiartzunen euskaraz bizitzeko aukerak sortzen lagunduko duena.

Bigarren, Ttur-ttur taldearen izenean, euskalgintza babesteko, zaintzeko eta mimatzeko borondatea azaltzea, ezinbestekoa delako euskalgintza eta udalgintza norabide berean joatea, frogatuta dagoelako instituzioen eta herri mugimenduaren edo herri mugimendutik sortutako erakundeen arteko elkarlanak emaitza hobeak ematen dituela bakoitza bere kasa ibilita baino.

«Gogoa eta ilusioa»

Beraz, «Oiartzungo euskalgintzak badu lanerako gogoa eta ilusioa; barkaezina izango litzateke udalgintzak horri ihes egiten uztea».

Eta azkenik, «Honezkero jakinaren gainean egongo dira denak, baina badaezpada ere berriz esango dugu. Oiartzungo euskalgintzak lan egiteko tokia behar du. Euskalgintzako eragileak elkarren ondoan aritzeko aukera emango duen gune bateratua behar dugu. Euskaltzaleen eta euskalgintzaren erreferentzia izango dena. Orain arteko sakabanaketa eta toki falta lehenbailehen bukatu behar da», Ttur-ttur Euskaltzaleon bilgune taldea berak, adibidez, ez du lokalik. Eta hori oso larria da, kontuan hartuta 160tik gora euskaltzale mugitzen dituela bere egitasmo desberdinen bidez.

Beraz, Ttur-Ttur Euskaltzaleon bilgunea elkartearen baitan, Oiartzuarrak euskaraz bizitzea helburuen artean duen edozein talde politikok kontuan hartu beharreko gutxienekoak dira goian azaldu diren guztiak.

Ipunaldia

Gaur 14:30etan Haurtzaro Ikastolan eta 15:30etan Elizalde Herri Eskolan Ipuinaldia saioak izango dira Xan Errotabehere kontalariarekin. Bi saio hauek 11-12 urteko ikasleentzat zuzenduak daude eta Xan Errotabehere ipuin kontalaria, sortzez Baigorriarra (Baxe-Nafarroa) eta Uztaritzen bizi da.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS