Viernes, 13 de abril de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

COSTA UROLA
Orio eta Usurbil arteko mendi ibilaldia igandean
Orio eta Usurbil arteko mendi ibilaldia igandean
Orion hasi eta Usurbilen amaituko da igandeko martxa. [J. ARANBERRI]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

USURBIL. DV. Igande honetarako, apirilaren 15erako, Orio eta Usurbil arteko mendi ibilaldia antolatu du Nafatarrak kultur elkarteak. Araba eta Agoitz aldeko herritarrak ibilaldi honetan izango dira, baina herritarrek ere parte hartu dezakete mendi martxa honetan, deialdi irekia egin baitute.

Itsas bazterretik zehar egingo dute Orio eta Usurbil arteko ibilbidea. Ibilaldi hau 9:30ean irtengo da pilotaleku atzetik eta eguerdian sagardotegian bazkaria ere izango da. Izena eman nahi duten guztiek 665 746 158 telefonora dei dezakete.

Bestalde, astebetera, apirilaren 22an Andatza Kirol Kultur Elkarteak antolatutako 8 orduko ibilaldia izango da. Aurtengo edizioa Hernialden hasi eta beti bezala Usurbilen amaituko da eta parte-hartzea irekia da.

Hernialdera joateko autobusa goizeko 7:00etan aterako da udaletxe aurretik, handik parte hartzaileen izenak jasotakoan oinez herrira itzultzeko. Ibilbide erdian indarrak berritu eta hamaiketako bat egiteko postu bat ezarriko da. Izen ematean 5 euro ordaindu beharko da egunean bertan.

Ibilbidean zehar sendagile eta hornialdi zerbitzuak izango dira leku jakinetan, baina Andatza KKE ez da kargu egingo partaideek izan ditzaketen istripu edo kalteetaz. Eguraldi txarra edo bestelako arrazoiengatik ibilaldia bertan behera uztea antolatzaileen esku geldituko da urtero bezala. Horrez gain, ibilaldiaren bukaeran parte-hartzaile guztien artean opariak zozketatuko dira.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS