AZKOITIA. DV. Jasokunde Kooperatibak bere batzar nagusia datorren asteko igandean, apirilak 22an, ospatuko du. Baztartxo antzokian egingo den batzarra eguerdiko 11etan du lehen deialdian eta 11:30etan bigarrenean.
Aztertuko diren gaiak ondorengoak izango dira: joan den urtean ospatutako Batzar Orokorreko aktaren irakurketa eta onarpena. Bigarrenez, 2006. urteko balantzearen berri ematea eta honen onarpena. Hirugarrenez, balantzeari buruz , Bijilantzi Kontseiluaren txostena. Laugarren, soberakin garbien bana- keta. Bosgarren, kooperatiba promoziorako fondoen banaketa. Seigarren, urteko gestioaren berri ematea. Zazpigarren galde-erantzunak eta bukatzeko 100 otarren zozketa.
Batzarreko partaide izateko ezinbestekoa da akreditazio berriaren parte hartu izatea, eta NAN-DNI azaltzea. Bazkide bakoitzak, gehienez, beste bi ordezkatu ditzake, eta urtero bezala 100 otarren zozketa izango da agertzen diren bazkideen artean.