GETARIA. DV. Getariako Gaglo Gaztelekuak gaur amaitzen diren Aste Santuko oporrak direla-eta egitarau berezia prestatu du. Goizean Ping-Pong erakustaldi eta txapelketarekin eta arratsaldean tailerrarekin. Gaztelekua 9:00etatik eguerdiko 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara egongo da gaur zabalik. Bihar eta etzi, berriz, itxita egongo da.
Gaur goizeko ekintzak 10:00etan hasiko dira, Gaztelekuan bertan egingo delarik Ping-Pong erakustaldia eta Txapelketa. Erakustaldian konpetizioan goi mailan dabiltzan bi gaztek jokoaren arauak irakatsiko dizkiete herriko gaztetxoei, eta ondoren, Ping-Pong Txapelketa jokatuko da. Bertan 17 lagunek partehartuko dute, txapelketa antolatzeaz erakustaldia egingo dutenak arduratuko direlarik.
Arratsaldean, berriz, tailerra egingo da 17:00etatik aurrera. Orain arte eginiko tailerren errepikapena izango da, baikoitzak nahi duena, partehartzea irekia izanik.
Atzo, arratsaldean belarritakoak egin zituzten gazteek tailerrean, eta goizean Frontenis Txapelketa jokatu zuten. Garaileek, Aitor Andonegik eta Unai Eizmendik pelota poto bana jaso zuten sari gisa.