Viernes, 13 de abril de 2007
Registro Hemeroteca

en

EDICIÓN IMPRESA

BREVES-ZARAUTZ
BREVES-ZARAUTZ / Gazte foroa
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

Gaur, ostirala, arratsaldeko lauretan Putzuzulo gaztetxean Zarauzko gazte foroak orain arte egindako eztabaida eta hitzaldien ondorioak bilduko ditu. Hasieran, diagnosi osoaren atalez-ataleko laburpen bat egingo da eta bertaratzen den ororen ekarpenak eztabaidatu eta jasoko dira. Honen ondoren, Zarauzko gazte foroak orain arte egindako bidearen balorazio bat burutu eta aurrera egiteko bidea markatuko da. Alegia, hasiera batean finkaturiko helburua (herriko gazteon diagnosia) burutu ostean, egindakoaz nola baliatu, lan erritmoa nolakoa izango den eta eragiteko moduak zein izan beharko liratekeen hitz egingo da. Amaitzeko, diagnosi horren zabalpenerako plangintza adostuko da. Gogoratu, diagnosiaren prestaketarako txostenak www.gazteforoa.com web orrian daudela eskegita. Beraz, Zarauzko gazte orori, Foroan parte hartu duten guztiei eta ekarpenik egin nahi duen inori gonbitatzen diete.

 
Vocento

Contactar | Mapa web | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Master El Correo

Canales RSS